Adunako Jaiak 2019

Jai batzordearen oharrak

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 7a, 15:12

Jaiaz gozatuko dutenei begira, Jai batzordeak hainbat ohar argitaratu ditu:

  • Ikurriña. Abuztuaren 10etik aurrera leiho eta balkoietan ipintzeko deialdia egin dute.
  • Landare lehiaketa. Abuztuaren 11n eguerdiko 12:00tarako aurkezteko deialdia egin dute.
  • Herri afaria: Abuztuaren 14ko herri afarian parte hartu nahi duenak, txartela abuztuaren 8a baino lehen eros dezake Uztartzan.
  • Haur bazkaria. Abuztuaren 17ko bazkaria Txulobin izango da eta txartela erosteko azken eguna abuztuaren 11 izango da. Txartelak salgai Uztartzan.
  • Adinekoen eta oilasko biltzaileen bazkaria: Abuztuaren 17ko bazkaria bi tokitan izango da. Adinekoena Uztartzan eta oilasko biltzaileena sagardotegian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!