Igandeari hasiera eman zitzaion 11:00tan urteroko herri-krosarekin. Ez zuten korrikalari askok parte hartu eguraldi txarra zela medio, baina parte hartzaileek ibilbideaz gozatzeko aukera eduki zuten. Krosa ikustera animatu ziren ikusleak, berriz, asko izan ziren; helduak, gazteak, umeak, gurasoak, lehengusuak etab. Lasterketaren amaieran, sariak banatu ziren; helduen kroseko irabazlea Aitor Regillaga izan zen. Horrez gain, korrikalarien artean Aburuzako eta Zabalako sagardo botilak banatu ziren, pozarren guztiak.
Sagardo dastaketa 12:00etan hastekoa zen, eta euriagatik frontoiean egin zen. Landare lehiaketa ere egin zen 12:30etan; jendeak oso ondo landutako eta zaindutako landareak ekarri zituen guztiek ikus zezaten. Horren ostean, 14:00etan txekor jateko bazkaria egin zen. Sobrekin txekor afaria ere egin zen.
Arratsalde parean, toka lehiaketa egin zen; irabazlea Josu Urdanpilleta eta azpitxapelduna Iker Ruiz. 19:30etatik aurrera festa giroa nabaria zen, Bide batez musika taldearekin.