Adunako Jaiak 2019

Trans-Ernio pilota txapelketako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean, festen atarian

Aiurri 2019ko abu. 13a, 13:51

Trans-Ernio pilota txapelketako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean Adunako frontoiean. Lau mailetan jokatu ziren partidak; benjaminetan, alebinetan, infantiletan eta kadeteetan. Pilotariek maila handia erakutsi zuten eta, beraz, pilotazale asko gerturatu ziren herriko frontoira.

Partidetako txapeldunak eta txapeldunordeak:
Benjaminak:
Txapeldunak: Iparragirre/Iraola
Txapeldunordeak: Cabeza/Aierbe
Alebinak:
Txapeldunak: Iparragirre/Izagirre
Txapeldunordeak: Murua/Elola
Infantilak:
Txapeldunak: Landa/Zabaleta
Txapeldunordeak: Belaunzaran/Goiburu
Kadeteak:
Txapeldunak: Lizeaga/Lizeaga
Txapeldunordeak: Irribarria/Garcia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!