Adunako Jaiak 2019

Lehen pala Txapelketako finalak Adunako jaietan

Aiurri 2019ko abu. 14a, 13:14

Caldereria Aburuza txapelketaren lehen edizioa izanik, giro apartean burutu zen txapelketa.

Saridunei dagokionez, alebin mailan Aiara Agirrezabala eta Maddi Saizar berastegiarrak gailendu ziren. Azpitxapeldunak, berriz, Lorea Luluaga eta Ainhoa Ugartemendia altzotarrak izan ziren.      

Infantil mailan Irati Tejeria eta Alaitz Navarro adunarrak irabazi zuten, eta azpitxapeldunak Irati Aramburu eta Naroa Behobide asteasuarrak gelditu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!