Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak eta Forasteruak kuadrillakoek bota dute txupinazoa, ondoan Kukurruku zutela. Txupinazoaren ostean gozokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik eta buruhandiak irten dira maskuriekin umeak jotzera. Bitartean, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera eduki dute bertakoek.