Goizeko 06:00tan hasi da oilasko bilketa baserriz baserri. Bitartean, umeek puzgarrietan gozatzeko aukera eduki dute, eta gaurko eguraldi beroarekin urezko puzgarriak izan dira umeen gustukoenak. 13:00tan Oilasko Jokua egin da, eta ondoren, III. Urrezko ollaskuaren irabazlea jakinarazi dute; Manuel Iraola, Ulanberro baserrikoak irabazi du. Goiz luzea eta gero, bazkaltzera joan dira.
Arratsaldean puzgarriak irekiko dituzte berriro ere, 16:00-19:30 bitartean. Gauean, berriz, Gozategi taldeak joko du.