Kuadrillen bazkaria egin zen atzo Adunako frontoiean, frontoia kuadrillako kamisetekin koloreztatu zuten. Txarangak giro ona areagotu zuen. Ondoren, kuadrillen arteko jokoak egin ziren eta arratsaldea biribiltzeko, Zabala sagardotegi ondoko aldapan behera, urezko txirrista erraldoi bat jarri zuten. Afaldu ostean, DJ Bullek musikatu zuen gaua.