Eskerrak eta zorionak luzatu dizkiete jai batzordeko kideek adunarrei

Jai batzordeko kideak, festetako irudi bihurtu den oilaskoarekin.

Aurtengo jaiak amaitu eta gero, eskerrik beroenak luzatu dizkiete jai batzordeko kideek herritarrei "eskaini diguzuen babes, arreta eta laguntza guztiagatik".

"Badira hobetu beharrekoak, eta gaizki egindakoak barka ditzazuen ere eskatu nahi dizuegu. Aurtengo jaietan guztiz inplikatuta eta gogotsu ikusi zaituztegu eta iada  ari zarete datorren urterako zuen ekarpenak egiten: hori guretzako guztiz pozgarria da.  Errespetua, elkarkidetza eta batipat alaitasuna izan dira nagusi aurtengo herriko jaietan!

Eskerrik asko guztioi eta zorionak!

Animo, gertuago ditugu eta Adunako jaiak 2020!".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!