Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia hasi da

Ainhoa Gil 2019ko ira. 14a, 11:37

Atzo hasi zen Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia, Adunako pilotalekuan. Txapelketa honetan, herritarrek izaten dute sagardoa ezberdinak dastatu eta onenak bereizteko ardura. Jende asko elkartu zen pilotalekuan, sagardoak dastatu eta elkarrekin afaltzeko. Jarraian etorriko dira Lizartza, Orio eta Zornotzan egingo dituztenak. Ergobian jokatuko dute final handia.

Txapelketako finalaurrekoetako eta finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendea.

Jarraian, txapelketan parte hartuko duten sagardotegien zerrenda:

Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Akarregi (Hernani), Alberro (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Añota (Azpeitia), Araeta (Zubieta), Astarbe (Astigarraga), Astiazaran (Zubieta), Beltzenia (Urruña), Bereziartua (Astigarraga), Calonge (Donostia), Egiluze (Errenteria), Eguzkitza (Tolosa), Ekain (Zestoa), Elutxeta (Urnieta), Etxeberria (Astigarraga), Eula (Urnieta), Gaztañaga (Andoain), Goikoetxea (Lizartza), Iparragirre (Hernani), Irigoien (Astigarraga), Itxasburu (Hernani), Izeta (Aia), Larrarte (Astigarraga), Larre-Gain (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Oianume (Urnieta), Oialume Zahar (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Ola (Irun), Ordo Zelai (Oiartzun), Otsua Enea (Hernani), Petritegi (Astigarraga), Rezola (Astigarraga), Rufino (Hernani), Satxota (Aia), Setien (Urnieta), Tximista (Ordizia), Urdaira (Usurbil), Uxarte (Zornotza), Zabala (Aduna).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!