Japoniako rakugoa euskaraz, Adunako kultur aretoan

Aiurri 2019ko ira. 18a, 12:31
Argazkia: Guaixe.

Kultur Zirika ekimenaren baitan, rakugoa euskaraz eskainiko du Azpeitiko rakugo taldeak Adunako kultur aretoan. Datorren ostegunean, irailaren 19an izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.

Maider Ibarguren, Arantzazu Maiz eta Axen Escalada izango dira rakugolariak. Ekoizle eta aurkezlea, berriz, Yoshida Hiromi.

Rakugo generoa XVII. mendean sortu zen Japonian eta umorezko bakarrizketatan oinarritzen da. Egunerokotasuneko nahiz antzinako gaiak abiapuntu hartuta, antzezleak, kimonoa jantzita eta kuxinaren gainean hitz egiten du, aipamen umoretsuak eginez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!