AdunaZ aplikazioa martxan da

Aiurri 2019ko aza. 6a, 10:39

Adunako Udalaren eta herritarren arteko komunikazioak bide berria izango du aurrerantzean. Parte-hartze modu berria izango da eta, etorkizunean, herriko eragileek ere izango dute beraien tokia.

Udalak jakinarazi duenez, aplikazio honek aukera asko ematen ditu. Hona hemen adibide batzuk:
  • -  Udaletik notifikazioak jaso. (abisu meteorologikoak, bide mozketak, gogorarazpenak, ekintzak...)

  • -  Herriko agenda ikusi (ekitaldiak etab...), baita agendaren abisuak jaso ere.

  • -  Inzidentziak zuzenean Udalari komunikatu (argazki eta posizionamenduarekin batera)

  • -  Udalak luzatzen dituen inkestak erantzun.

  • -  Herriko kultura, ibilbideak eta ostalaritzaren inguruko informazio kontsultatu.

  • -  Udalaren informazioa jaso.

  • -  Udal dokumentu ofizialak lortu.

  • -  Udalerriko mapa interaktiboa ikusi.

  • -  Garraio publikora sarbidea izango du.

  • -  Etab...

    Udalak jakinarazi duenez, gomendagarria litzateke ahal den eta herritar gehienek instalatuta edukitzea. Eta aplikazioaren konfigurazioen barruan “jakinarazpenak” aktibatuta edukitzea. Horrela, bandoaz gain, mugikorrean ere jaso ahalko dira abisuak.

 

Edonor erregistratu daiteke baina erroldatutakoak bakarrik erabil ditzazkete funtzionalitate batzuk (adibidez, inkestak). Beti egongo da aplikazioa instalatu eta izen emateko aukera, baina azaroaren 30a baino lehen egiten duten guztien artean Samsung Galaxy A50 bat zozketatuko da! Aplikazioan bertan notifikatuko dugu zein izan den irabazlea.

Android eta IOS mugikorretan erabili daiteke (Google Play eta App Storean eskuragarri)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!