Gailurrean Kultur Astea, Edurne Pasaban eta Felipe Uriarteren solasaldiarekin abiatuko da

Aiurri 2019ko aza. 11a, 10:21

Felipe Uriarte, Edurne Pasabanekin batera arituko da iluntzean Adunako solasaldian. Argazkia: Goiena.

Gaur, azaroak 11, 'Gailurrean' Kultur Asteari ekingo zaio Adunan. Eta lehen hitzordua: '40/10: Herri baten mendi taupadak' solasaldia. Felipe Uriarte eta Edurne Pasaban arituko dira hizlari, Ramon Olasagastiren gidaritzapean. 19:00etan elizan izango da saioa.

 



40 urte bete dira Felipe Uriartek Everesteko gailurra zapaldu zuenetik. 10 urte, berriz, Edurne Pasabanek hamalau zortzimilakoak egin zituenetik. Hortxe iluntzeko solasaldiaren abiapuntua.

Datorren igandera arte, egunez egun, egitarau oparoa antolatu dute Adunako Kultur Astearen baitan. Bertara gerturatu eta parte hartzeko deia luzatu dute antolatzaileek.

Azaroak 12, asteartea
19:00 Hitzaldia: ‘Kultura da gakoa’, elizan.
Hizlaria: Juan Jose Ibarretxe, Agirre Lehendakaria Center ikaskuntza zentroko zuzendaria eta Lehendakari ohia.
*Besteak beste, Gipuzkoa eta Euskal Herriak munduan duten kokapenari buruz mintzatuko da.

Azaroak 13, asteazkena
19:00 Solasaldia: ‘Kirolari handia izatea nuen amets eta...’, elizan.
Hizlariak: Nadeth Agirre (Orioko patroia), Nahikari Garcia (Realeko jokalaria), Mikel Iturria (Murias taldeko txirrindularia). Euren bizipenen inguruan arituko dira.

Azaroak 14, osteguna
19:00 Zine emanaldia: Telmo Esnalen 'Dantza’ (2018), elizan
Ondoren, Juan Antonio Urbeltz eta Jexux Larrearekin solasaldia, elizan.

Azaroak 15, ostirala
21:30 Magia ikuskizuna: Asier Kidam Magic-en 'Aroa eta mirariak', elizan.

Azaroak 16, larunbata
18:30  Ekain-Txou, familia osoari zuzendutako pailazo-ikuskizuna, elizan.
20:30 Pintxo afari-merienda: Eusko Label produktuak eta nazioarteko nahiz herriko sagardo dastaketa, pilotalekuan. Txartelak salgai bertan.
22:00 Musika emanaldia: Marianitoz Blai taldea, pilotalekuan.

Azaroak 17, igandea
Bizilagunak eguna
13:30
Familiei harrera, plazan
17:30 Erromeria: Joxe Mendizabal, pilotalekuan.
18:00 Txokolate beroa, plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!