Adunako Kultur Astea 2019

Dantza filmaren emanaldia atzo, Kultur Astearen baitan

Aiurri 2019ko aza. 15a, 12:56

Juan Antonio Urbeltz, Adunan, Dantza filmaren emanaldia hasi aurretik

Sarrera berezia izan zuen atzo Kultur Astearen baitan antolatutako film-emanaldiak. Telmo Esnalen 'Dantza' pelikula eskaintzen hasi aurretik, ondorengo solasaldian parte hartu behar zutenek sarrera berezia egin zuten elizan. Dantzan iritsi ziren eszenatokiraino Juan Antonio Urbeltz, Jexux Larrea, Iñaki Arregi eta dantza munduko beste hainbat protagonista.

Arratsaldeko 19:00etan hasi zen saioa. Eskutik helduta, soka osatuta gerturatu ziren eszenatokira dantzariak. Juan Antonio Urbeltzek hitz batzuk egin zituen sarrera moduan. Adunako herriak egindako harrera eskertu zuen bereziki Urbeltzek. Ondoren, Telmo Esnalen 'Dantza' pelikularekin gozatzeko aukera izan bertaratu zirenek.

Filma amaituta, solasaldian murgildu ziren elizan elkartu ziren guztiak, Urbeltz bera eta Jexux Larrea solaskide zirela.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!