Arratsaldeko 19:00etan hasi zen saioa. Eskutik helduta, soka osatuta gerturatu ziren eszenatokira dantzariak. Juan Antonio Urbeltzek hitz batzuk egin zituen sarrera moduan. Adunako herriak egindako harrera eskertu zuen bereziki Urbeltzek. Ondoren, Telmo Esnalen 'Dantza' pelikularekin gozatzeko aukera izan bertaratu zirenek.
Filma amaituta, solasaldian murgildu ziren elizan elkartu ziren guztiak, Urbeltz bera eta Jexux Larrea solaskide zirela.