Bizilagunak ekimenarekin bat eginez bukatu da Adunako Kultur Astea

Bizilagunak ekimenaren baitan, harrera egin zieten adunarrek bisitan etorritako familiei.

Bizilagunak ekimenarekin bat eginez amaitu zen atzo Adunako Kultur Astea. Hitzaldi, solasaldi nahiz ikuskizun ugari izan da aste osoan zehar. Eta eguraldiak lagundu ez badu ere, giro bikaina nagusitu da Adunan asteburuan zehar. Txokolate beroa dastatuz, goxo-goxo amaitu dute aurtengo edizioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!