Tolosako txotxongilo jaialdira joateko irteera

Javier Arandaren 'Vida' txotxongilo ikuskizunera joateko irteera antolatu du Adunako Udalak. Azaroaren 29an, 22:00etan eskainiko du saioa, Tolosako Topic Gunean. 5 euroren truke, autobusa eta ikuskizunerako sarrera izango dute izena ematen duten lehen 30 pertsonek.

21:20etan, Uztartzako aparkalekutik aterako da autobusa eta itzulerakoa, 00:00etan abiatuko da Tolosako Triangulotik. Zazpi urtetik ikusleei zuzendutako ikuskizuna da Javier Arandaren 'Vida', ikuskizun mutua.

Izena emateko:

Udaletxea: 943 692 571 / udala@aduna.eus

Liburutegia: 943 692 689 / kultura@aduna.eus

Azken eguna, azaroak 22, ostirala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!