Ostegunean zabalduko dituzte Txantxa-enea etxeko zerbitzu berriak

Aiurri 2019ko abe. 13a, 14:25

Hainbat zerbitu bilduko ditu Txantxa-enea etxeak

Udal liburutegia berria, 60 urtetik gorakoentzako lokala, eta haurrentzako txoko berria; zerbitzu berri horiek guztiak martxan jarriko dituzte datorren ostegunetik aurrera. Horrenbestez, abenduaren 19an, irekiera ekitaldia egingo dute, 19:00etan hasita.

Horrez gain, denda-taberna ustiatzeko lizitazioa aterako du Udalak datozen asteetan, eta Astea Santuaren aurretik zabalik egotea espero dutela jakinarazi dute udaleko kideek. Gainerako zerbitzuak zabalik egongo dira ostegunetik aurrera.

Arratsaldeko 19:00etan hasita,  haur eta gurasoei zuzendutako ekitalditxoa izango dute eta ondoren, eraikineko gune ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Askaria ere eskainiko dute eta oparitxoak izango direla ere iragarri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!