2019/12/19 17:00

Batzarra

Euskaraldia antolatzen hasteko bilera

Euskaraldia antolatzen hasteko bilera
Kultur aretoa, Aduna

2020ko Euskaraldia gerturatzen ari da, eta iritsi da garaia prestaketetan hasteko. 2020ko Euskaraldian, pertsonek ez ezik, elkarteek eta entitateek ere parte hartu ahal izango dute. Adunan 2020an Euskaraldia egitea nahi badugu, lehenengo pausoa oraintxe eman behar dugu: herri-batzordea osatzea eta ekimenean izena ematea (abenduaren 31a baino lehen).

Euskaraldian parte hartzeko prest bazaude animatu eta azaldu datorren OSTEGUNEAN, abenduaren 19an, 17:00etan KULTUR ARETOAN egingo den bilerara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!