Liburuak trukatzeko gune berriak

Ainhoa Gil 2019ko abe. 17a, 13:39

Uztartzako parkean eta Txantxa-enean daude jarrita trukerako gune berriak

Bihartik aurrera, martxan egongo dira liburuak elkartrukatzeko azpiegitura berriak. Hauek, Txantxaneko liburutegi berriaren sarreran eta Uztartzako parkean daude kokatuta. Edozein herritarrek liburuak utzi eta hartu ditzake, modu librean. Interesgarriak iruditutako liburuak trukatzeko aukera eskainiko dute bi guneok.

Unai Gabilondo eskultoreak egin ditu liburuak trukatzeko bi egiturak. (www.ganbaranbai.com).

Udalak jakinarazi duenez, ez da liburuentzako Garbigunea; liburu interesgarriak elkartrukatzeko gunea baizik. Bestalde, liburuei erabilera egokia emateko deia zabaldu du Udalak, baita azpiegitura berari ere, noski. Horrelako gune batek duen balio kultural eta paisajistikoa haurre erakusteko beharra azpimarratu dute udaleko kideek, bando bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!