Eguberrietako hitzorduak Adunan

Aiurri 2019ko abe. 19a, 11:07

Adunako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin batera hainbat ekintza antolatu du Gabonetarako. Hauxe egitaraua:

ASTEARTEA, 24
09:15 Gabon kantuen erronda.
13:00 Olentzero eta Mari Domingi Udal pilotalekura gerturatuko dira.

OSTIRALA, 27
12:00 Ipuin kontaketa: 'Tunba, orro besterik egiten ez zekien lehoia', Elordi plazako lokalean.

ASTELEHENA, 30
11:30 'Liburu bat mundu bat'. Ipuin kontaketa, musika, eskulanak eta jokoak 6 eta 12 urte bitartekoentzat, Mestiza taldearen eskutik.

OSTEGUNA, 2
09:30 Zirkua familian gozatzeko ekimena Asvinenearen eskutik. Urtarrilaren 2tik 4ra.
Izen-ematea: 611 627 782 edo asvinenea@gmail.com

OSTIRALA, 3
11:00 Buruarinen tailerra. Gaia: Inauteriak. 4 urtetik gorakoentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!