Saharar herriaren eguna ospatuko dute Adunan

Aiurri 2020ko ots. 26a, 10:56

Sahara izango dute hizpide Adunan otsailaren 26an eta 27an. Ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte herrian, saharar herriaren egoeraz aritzeko:

Otsailak 26, asteazkena

Eguerdia  Saharar herriaren bandera jarriko dute udaletxeko balkoian.

17:30 Solasaldia liburutegian. “Saharar ume bat gure familian” . Oporrak Bakean kanpainaren barruan, udan saharako umeak hartzera animatu diren zenbait familia gerturatuko dira beren bizipenak partekatzera.

 

Otsailak 27, osteguna SAHARAR HERRIAREN EGUNA

 

14:30  “Palabras de Caramelo” dokumentala, eskolan. (2016 , 20 min.) Herritar guztiontzat emanaldi irekia.

Ondoren  “Oporrak bakean bidaia bat baino gehiago” erakuskera ikustera joateko aukera, Txantxanen.

 

18:30 “Saharar Herriaren Alde” elkarretaratzea, Tolosako Plaza Zaharrean.

 

Otsailak 26 eta 27

"Oporrak Bakean, bidaia bat baino gehiago” erakusketa ikusgai (Liburutegiko ordutegian).

Antolatzailea: Adunako Udala.

Laguntzailea: Tolosaldea Sahararekin Elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!