Adunako eskolako haur eta gatetxoak margolariz mozorrotu dira, irakasleekin batera, Ostiral Mehe arratsaldean. Herrian barrena ibili dira kalejiran, tartean dantza emanaldiak eskainiz. Grafiteroak, pintzel fin nahiz lodiko margolariak, artistak... Frida Kalho margolari mexikarra ere irudikatu dute Adunako herritarrek. Kolorea eta alaitasuna nagusitu dira, beraz.