Arene Etxarri adunarrak brontzezko domina lortu du Madrilgo "Madison" proban

Aiurri 2020ko ots. 24a, 11:05
Pistako Espainiako Txapelketako podiuma

Arene Etxarrik eta Garazi Estevezek hirugarren postua lortu zuten txirrindularitzan Euskal Selekzioarekin pasa den asteburuan.

Arene Etxarrik adunarrak eta Garazi Estevezek pista modalitateko Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Galapagarren (Madril) Euskal Selekzioarekin. Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideak froga Amerikarra edo “Madison” izenekoan parte hartu eta hirugarren postua lortu zuen; brontzezko dominarekin etxeratu ziren biak. Urrezko domina lortu zutenak, berriz, Eva Anguela eta Adriana San Román madrildarrak izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!