Koronabirusa

Adunako Udalaren erabakiak, koronabirusaren aurrean

Aiurri 2020ko mar. 12a, 17:49

Koronabirusaren krisialdiaren eraginez, Adunako Udalak ondorengo erabakiak hartu ditu:

  • Heldu eta umeen ikastaro guztiak bertan behera uztea.
  • Liburutegia, haur txokoa, haurren lokala, gazte lokala eta Loatzo musika eskola ixtea.
  • Martxoaren 17rako iragarrita zegoen 'Ahizpatasun Hariak' dokumentala atzeratzea.

Erabaki hauek guztiak, bihartik, martxoaren 13tik aurrera jarriko dira martxan eta bestelako abisurik eman arte, indarrean egongo dira.

Sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu eta adunarrek erakutsitako ulermen eta laguntzagatik eskerrak eman ditu Adunako Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!