"Alarma egoerak eta konfinamenduak irauten duen bitartean egoera bereziak eman daitezke etxeetan. Horregatik, honako jakinarazi nahi diegu herritarrei:
- Adunako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gora dituzten biztanleak bizi diren etxeetara deituko da, bakoitzaren egoera eta beharrak ezagutzeko, beti ere, gazteagoekin bizi ez badira.
- Beharra edukiz gero, janaria eta farmaziako produktuak etxera eramateko zerbitzua martxan jarriko da.
- Norbaitek behar bereziren bat badu, nahiz eta 65 urtetik beherakoa izan, Aiztondo Mankomunitatera deitu dezake bere egoeraren berri emateko.
- Konfinamenduan indarkeria jasaten ari bazara, behean dagoen telefono zenbakira dei dezakezu, 24 orduz.
Edozein zalantza baduzue, Udaleko zerbitzuekin harremanetan jarri.
- Udaletxea: (08:00-15:00) 943 692 571 udala@aduna.eus
- Alarma egoerak irauten duen bitartean mugikorra (08:00-22:00) 683 655 368
- Aiztondo Gizarte Zerbitzuak: (09:00-14:00) 943 693 930 aiztondo@aiztondo.eus
- Konfinamenduan indarkeria: (24 ordu): 900 840 111".