Koronabirusa

Emeren Gelbenzuk sortutako bertsoak abestuko dituzte txaloen ostean Adunan

Aiurri 2020ko api. 5a, 17:52

20:00etan osasungintzako langileei txalo zaparrada eskaini ostean, Emeren Gelbenzu Mendizabalek sortutako bertsoak abestuko dituzte herritarrek.

Hauxe da bertsoa:

Aupa Aduna!
Aupa lagunak!
Hementxe gaude
txalotzen.

Gure eskertza
ta maitasuna
pertsonari
adierazten.

Bihotz birtualak
gure muxuak
ditu munduan
banatzen.

Jarrai dezagun
gure artean
esperantza
helarazten. (BIS)

Eutsi goiari!
Eta ez ahaztu
birusa ariga
gainditzen.

Gure artetik
joan direnei
besarkada diet
eskaintzen.

Gure haurrak
aiton-amonak
ditzagun lasai
distraitzen.

Etxen gelditu
segi dezagun
bizitza ugari
salbatzen. (BIS)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!