Gaurkoa, Berritsu irratiaren azken saioa

Aiurri 2020ko mai. 7a, 16:57

Koronabirusaren eraginez alarma egoera indarrean jarri eta etxeko txikienak etxetik ezin atera, lagunekin ezin elkartu edota kalean jolastu ezinaren aurrean, egoera zail hura arintzeko asmotan jarri zuten adunarrek abian Berritsu irratia martxoaren 30ean, FMko 98.2 frekuentzian. Sei asteren ondoren, eta egoerak hobera egin duenez, gaur arratsaldean aireratuko dute azken saioa. Oraintxe, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Berritsu irratiko arduradunak adierazi duenez, "duela sei aste jarritako erronka bete dugu eta normaltasunari lekukoa 'gustu handiz' emateko momentua heldu dela iruditzen zaigu. Mila-mila esker asteotan irratiz bestalde egon zareten guztioi. Aurrera beti Berritsu irratia eta gure txiki txapeldunak! Aurrera Aduna!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!