A) Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz, 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak eta eguneko zentro nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz mendekotasun egoeran dauden zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak.
- Lerro honen barruan sartzen dira:
- A.1. Covid-l9 aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren edo adingabeenen eta mendekotasun egoeran dauden zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea.
Kontratazio bakoitzak gehienez ere (bizikidetza unitate bakoitzeko bat) hilabeteko 600 €ko laguntza jasoko du, beti ere jardunaldi osoan egoten bada. Gainontzeko kasuan lanaldiaren arabera laguntza murriztuz joango da. Zaintza eremuari dagokion indarrean dagoen Lan Hitzarmenaren betearazpena ziurtatu beharko da. Adunan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. - A.2. Covid-19 aren ondorioz 12 urte bitarteko adingabeen edo mendekotasun egoeran dauden zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoek sortutako kalteak konpentsatzeko laguntzak. Laguntza 600 €-koa izango da lan jardunaldi osoko murrizketa eskatu bada, beti ere hilabete bateko epea eta bizikidetza unitate bakoitzeko bat erreferentziatzat hartuz.
Gainontzeko kasuan eskatutako murrizketaren arabera laguntza murriztuz joango da.
Adunan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal
izateko.
- A.1. Covid-l9 aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren edo adingabeenen eta mendekotasun egoeran dauden zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea.
B) Komertzio txikien nahiz ostalaritzako establezimenduen itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoen eragina gutxi- tzeko laguntzak.
- Lerro honen barruan sartzen dira:
- B.1. Komertzio Txikiei dagokionez:
Laguntza 500 €-koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 €-ko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diten kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da. Komertzio Txikien jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. Helbide fiskala Adunan izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. - B.2.Ostalaritza establezimenduen itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituzten bestelakoei dagokionez:
Laguntza 500 €koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 €-ko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diren kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da. Komertzio Txikien jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. Helbide fiskala Adunan izatea izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. Laguntza hauek hilabeteko 1.000 €-ko muga izango dute eskatzaile bakoitzeko.
- B.1. Komertzio Txikiei dagokionez:
Dirulaguntzaren oinarriak eta aurkezpen eredua Adunako Udalaren web orrian
eskuragarri daude. www.aduna.eus Dirulaguntza hauetara dokumentazioa aurkezteko azken eguna, ekainaren 5a
izango da.
Edozein zalantza argitzeko, jarri Udalarekin harremanetan.