Aiurri hamaboskariko 15. alean argitaratu zen Adunako udaletxeko argazkia, 1995eko maiatzean, zehazki. Artikuluan aipatzen da urte horretako ekainaren 4ean inauguratuko dela udaletxea herritarrei berrikuntzak erakusteko, hala nola udaletxearen aurrealdea eta barrualdean, baita argindarra, berogailua edota telefono kableak ere. Hurrengo urtean egiteko geratu ziren goiko solairua Kultur Etxe gisa prestatzea eta taberna beste leku batera eramatea. Eraikinaren aurreko berrikuntza lanak 37 urte aurretik burutu ziren.
Adunako argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]