Iragana eta oraina Aiztondon

Adunako eliza eta Uztartza jatetxea, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko eka. 2a, 19:30

1995. urteko argazkia da lehena eta egungoa bigarrena. Bien artean antzeman daitezkeen aldaketarik nagusienak bi dira: Uztartza jatetxea eta etxebizitza. 95eko argazkian eskola ondoko etxebizitza ez zegoen eta Uztartza jatetxeko eraikina eraberritu gabe ageri da. Elizak, berriz, itxura oso antzekoa du. Gainerakoan, zuhaitzak hazi egin dira eta kolorezko zintak dituzte enborretan.

Adunako argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!