Koronabirusa

Pilotalekua, haur parkeak eta kirol pista erabilgarri igandetik aurrera

Aiurri 2020ko eka. 19a, 13:20

Adunako Udalak arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei, osasun sailetik eman diren gomendioak betetzeko eskatuz. Modu horretan, ekainaren 21etik aurrera haur parkeak, pilotalekua eta kirol pista erabiltzeko aukera izango da.

Gainontzean, herriko iturriak erabilgarri egongo dira, eta pilotalekuko komun publikoa ere irekiko da. Liburutegiaren eta udaletxearen kasuan, irekita daude, baina higiene neurri bereziekin eta urruntze soziala errespetatuz funtzionatuko dute. Haurren lokalak, berriz, itxita jarraituko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!