'Esnatu naiz' antzezlana, ostiralean, Adunan

Ainhoa Gil 2020ko eka. 23a, 18:21

Eromen Produkzioak-en 'Esnatu Naiz' antzezlana, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste. Andoni Mutiloa da antzezlanaren egile eta aktorea. Elordi plazan eskainiko du saioa, ostiralean, 21:30etan hasita. Eguraldi txarrarekin, elizan egingo dute

 

 

Sinopsia
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!