Koronabirusa

Bertan behera geratu dira Adunako jaiak eta ekitaldi kulturalak

Aiurri 2020ko uzt. 20a, 09:11

Adunako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, bertan behera geratu dira Adunako jaiak eta ekitaldi kulturalak. Bando berean, koronabirusa dela eta, arazo edo kezkaren bat duten herritarrei laguntzeko borondatea erakutsi du Udalak:

HERRIKO JAIAK ETA EKITALDI KULTURALAK

Covid-19aren krisiaren ondorioz eta gaur egungo egoerak behartuta, asko aztertu ondoren, Adunako Udalak honakoa erabaki du:

Uztailaren 18tik aurrera eta segurtasun neurriak bermatuak izan arte, herriko jaiak eta ekintza kultural guztiak bertan behera uztea.

Azken momenturarte egon gara festa “alternatibo” batzuk egiteko aukera lantzen, baina egoerak behartuta eta administrazio publiko bezala arduraz jokatzeko daukagun obligazioaz, erabaki hau hartu beharrean gaude.

Garrantzitsuena herritarron osasuna da eta Adunako Udalak beti lehenetsiko du hau beste edozein gairen aurretik.

Era berean, ez daukagu dudarik, herritar guztiek, bizi dugun egoeraren aurrean arduraz jokatuko dutela.

Artista, talde, etab-en egoerak ere kezkatzen gaitu, ondorioz, bertan behera utzi ditugun ekitaldi guztiak etorkizunean kontratatuko ditugu. Segurtasuna bermatu daitekeenean, bai kultur astean edo kurtsoan zehar, ekitaldi guzti hauek (Antzerki, bertsolari, musika etab.) programatuko ditugu. Guzti hauen aurrean Adunako Udalak konpromezua hartzen du.

Artista, talde, etab-en egoerak ere kezkatzen gaitu, ondorioz, bertan behera utzi ditugun ekitaldi guztiak etorkizunean kontratatuko ditugu.

Herritar guztiei gogorarazi nahi diegu, Covid-19a dela eta edozein arazo, behar edo duda edukita Udalak ahal duena egingo duela laguntzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!