Gazteak baserriz baserri kantuan eta dantzan ibili ondoren, eguerdi partean herriko plazara jaitsi eta oilasko jokua egin ohi dute. Giro ederra sortzen da, eta ikusle mordoa erakarri ohi ditu oilasko jokuak, beti ere plastikozko oilaskoekin. Aiurrik aurreko urteetako oilasko jokuko argazkiak berreskuratu ditu egun horretaz gogoratzeko.