"Nire bizitzako zati garrantzitsua da eskubaloia"

Eskuz nahiz palaz, pilotan maiz aritzen da Ainhoa Lakunza. Eskubaloian ere badabil, gaztetxoa zenetik.

Kirola da Ainhoa Lakunza gaztearen zaletasun nagusia. Zizurkilgo pilotalekuan lehen pilotakadak eman zituenetik, bere kirol-jardunak ez du etenik izan. Eskubaloian ari da buru-belarri eta ikasketak ere kirolera bideratu ditu; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ari da ikasten, Gasteizen.

Frontoian ikusi zaitugu lehian urte askoan. Noiz eman zenituen lehen pausoak?

Orain Adunan bizi bagara ere, Zizurkilen bizi ginen txikia nintzenean. Hantxe hasi nintzen pilotan trebatzen. Zazpi edo zortzi urterekin jokatu nituen lehen partidak, baina horren aurretik ere, askotan aritzen ginen pilotan, lagunartean. 

Esku-pilota utzi, eta palaz ere aritu zara zenbait urtez...

Bai, hamahiru urte inguru genituenean iritsi zitzaigun proposamena. Ordura arte mutilen aurka lehiatzen ginen, baina adin horretatik aurrera, mutilek indar gehiago izaten dute. Nesken arteko eskuzko partida edo txapelketarik ez zegoen garai hartan, eta palaz hastea erabaki genuen. Zizurkilgo lagun taldetxoa hasi ginen, eta batzuk eusten diogu oraindik ere. 

Eskubaloian ere jokatzen duzu. Kontaiguzu...

Zarauzko lagunak eskubaloian aritzen ziren eta, 13 urte inguru nituela, proga egitea erabaki nuen. Andoaingo Leizaran taldean hasi nintzen eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Kirola bera oso polita da, eta lagun taldea ere egin genuen. Zenbait urtetan pilotan eta eskubaloian aritu nintzen, baina ez zen erraza biak uztartzea. Azkenean, pilota uztea erabaki nuen. Egun, nire bizitzako zati garrantzitsua da eskubaloia. 

Ez zenuen, ordea, guztiz utzi. Zarauzko txapelketa irabazi zenuen uztailean...

Zaletasun gisa, askotan joaten gara frontoira, jolastera. Irati Tolosa lagunak eta biok, Zarauzko txapelketan izena ematea erabaki genuen. Finalera iritsi, eta irabaztea lortu genuen. Koronabirusa zela eta, Gazteleku pilotalekuan jokatu genuen. Pilotaleku handia da, eta hori aldeko izan genuela esango nuke. 

 

Elkarrizketa osorik Aiurri aldizkariaren 566 zenbakian

 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!