Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18ra arte luzatu da

Aiurri 2020ko ira. 14a, 15:43
Adunako dantzari gazteak Adunako kaleetan barrena kalejiran.

Adunako kultur sailak antolatutako 2020-2021 ikasturteko ikastaroetan udan zehar izenik eman ez zuten herritarrek, irailaren 18ra arte izango dute aukera. Horretarako bideak: izen-emate orria Udal bulegoetan edo liburutegian entregatuta, edo emailez: kultura@aduna.eus.

-Ikastaroetan izena ematen duenak ikasturte osoa ordaintzeko konpromisoa hartuko du.
-Euskal dantzen ikastaroa hiru hilean behin ordainduko da; beste guztiak hilero.
-Osasun neurri guztiak beteko dira. Hala ere, datozen hilabeteetan koronabirusaren agerraldi berririk egongo balitz, Udalak izango luke eskumena ikastaroak bertan behera utzi edota egokitzeko.

Eskainiko diren ikastaroak

  • Antzerkia (6-12 / 13-16 / 16 urtetik gora).
  • Euskal dantzak (3-5 / 6-10 / 11 urtetik gora).
  • Gimnastika erritmikoa (5-12 urte bitarte).
  • Hipopresiboak (16 urtetik gora).
  • Pilates (16 urtetik gora).
  • Yoga (16 urtetik gora).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!