'Eutsi Aduna!!! Jerusalema Challenger' izeneko bideoa grabatu dute Adunan

Aiurri 2020ko abe. 2a, 15:27

Adunako herri eskolako ikasleek 'Jerusalema' kantua ardatz hartuta, koreografia ikasi eta bideoa grabatu dute Aduna herriko txoko ezberdinak agertzen direlarik.

Apirilean 'Adunatik mundura, eutsi!' izeneko bideoa zabaldu zuten konfinamendua arintzeko helburuz. Oraingo bideorako, 'Jerusalema' kantuaren koreografia ikasi eta dantzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!