10:00etarako iritsi dira Adunako plazara traktorean Olentzero eta Mari Domingi. Haurrek hiruzpalau abesti eskaini dizkiote eta ondoren, ikasgela bakoitzeko haurrek beraiekin atera dute argazkia Olentzerok opariz betetako zakua eman ostean. Joateko garaia iritsi denean, berriro traktorera igo eta sagardotegietatik barrena joan dira mendi aldera.