Eguberrien atarian, musika ekitaldi bat eskaintzea pentsatu zuten Adunarrek eta Loatzo Musika Eskolarekin elkarlanean jarriz sortu dute entzunaldi hau. Doinu eta estilo ezberdinak eskaini dituzte musikariek Adunako elizan. Arratsaldeko 18:30etan hasi da saioa eta segurtasun neurri guztiak zainduz, eliza txiki geratu zaie adunarrei. Jende ugari elkartu da bertan eta gozatu ederra hartzeko tartea izan dute bertaratu direnek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!