Gaur "Historian zehar" bidaiatzeko aukera izan dute Adunako ikasleek. Txikienek Erdi Arora bidaiatu dute, beste batzuk historiaurrera eta erromatarren garaira, beste talde batek egipziarren garaira eta zaharrenek Aro Garaikidera. Mozorro ezberdinak ikusteko aukera izan dugu eta emanaldi txiki bat ere eskaini dute. Inauterietan entzuten diren txarangaren kantu ezagunekin eman diete amaiera ekitaldiari.