Inauteriak 2021

Adunako Herri Eskolakoek arratsaldean ospatu dituzte Inauteriak

Sara Medrano 2021ko ots. 12a, 18:10

Gaur "Historian zehar" bidaiatzeko aukera izan dute Adunako ikasleek. Txikienek Erdi Arora bidaiatu dute, beste batzuk historiaurrera eta erromatarren garaira, beste talde batek egipziarren garaira eta zaharrenek Aro Garaikidera. Mozorro ezberdinak ikusteko aukera izan dugu eta emanaldi txiki bat ere eskaini dute. Inauterietan entzuten diren txarangaren kantu ezagunekin eman diete amaiera ekitaldiari.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!