"Herri txiki Infernu Handi" telebista saioa, Adunan

Aiurri 2021ko ots. 18a, 19:14

Herri Txiki Zizurkilen izan zenekoa

"Herri txiki Infernu Handi" telebista saioko Pagadik, Gurrutxagak eta Lizasok Aduna aldeko giroa agertuko dute. Ohi bezala, bisitaldiari amaiera emateko ikuskizuna antolatzen dute. Otsailaren 25ean izango da, ostegunarekin, 19:00tan hasita elizan.

16 urtetik gorakoei zuzendutako saioa da, eta sarrerak zozketa bidez banatuko dituzte. Horretarako izena eman beharra dago, otsailaren 22a baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!