Hilaren 28an Korrika aintzat hartuta ekitaldi bat antolatuko da Adunan

Korrika normaltasunez egin ezin denez, Euskal Herriko hainbat herritan ekimenak egingo dira AEK-aren alde egiteko eta euskara sustatzeko. 

Martxoaren 28an, Adunan, Korrikaren aldeko ekimen alternatiboa egingo da; helburua, Korrika gogoan edukitzea eta AEKri laguntza eskaintzen jarraitzea izango da.  Horrez gain, ekimenaren baitan, egoera larrian daude errefuxiatuei laguntze aldera oinetako eta galtzerdi bilketa egingo da:

  • 11:25ean, Korrikako lekukoaren iritsiera.
  • 11:30-13:00 Oinetakoak utzi ibilbidean zehar.
  • 13:00etan, amaierako ekitaldia eta mezuaren irakurketa.

Oharra: Oinetakoak hainbat herrialdetatik iristen ari diren eta behar larrian oinhutsik dauden errefuxiatuei laguntzeko erabiliko dira, nahiz izanez gero. Galtzerdiak ere ekarri nahi dituenak, esker onez onartuko dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!