[15:15etan Herriko plazan]

Kutxa Bira Adunara iritsiko da

Aiurri 2021ko api. 20a, 08:00
©Euskaletxeak.eus

Argentinan hasi eta Seguran amaituko da, maiatzean. Bitartean, Euskal Herrian barrena dabil. Adunara iritsi bitarte, andoaindarrek ere zerikusia izan dute egitasmoan. 

Iparra Hegoa elkarteak 25 urte daramatza euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizten. Argentinako Viedmanetik abiatuko ibilbidea datorren maiatzaren 30ean amaituko da Seguran. Egurrezko kutxa herriz herri mugituko da, eta horrela Euskal Herriko itzulia egin nahi dute.

Egitasmoan parte hartzen duen herri bakoitzak, gainera, aldarrikapen bat sartuko du kutxa barrura, eta hurrengo herriari gonbidapen agurra idatziko die. Herriz herriko aldarrikapenez gainera, Euskal Herri osoari zuzenduko zaion manifestu bat ere izango du barnean, herri guztietan irakurriko dena.

Ostiralean Adunara iritsiko da.

Andoaindarrek ere zerikusia izan dute Kutxa Biran, bideo honetan ikus daitekeenez:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!