Bizikletak mantentzeko eta garbitzeko gune berria Adunan

Aiurri 2021ko api. 29a, 15:41

Adunako Amalkor kalean ezarri dute bizikletak garbitu eta mantentzeko gune berria. Alde batetik, garbitzeko mangera eta bizikletari eusteko euskarria daude, eta bestetik, gurpilak puzteko eta bizikleta mantentzeko erremintak dituen azpiegitura eta euskarria. Guztion artean aprobetxatu eta egoki erabiltzeko deia luzatu dute udaletik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!