'Mi pequeño gran samurái' dokumentala ostiral honetan, Adunan

Aiurri 2021ko mai. 18a, 15:40

Ostiral honetan, maiatzak 21, arratsaldeko 18:30etan Adunako Kultur Aretoan 'Mi pequeño gran samurái' dokumentala ikusteko aukera izango da. 

Atzo maiatzak 17, LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna izan zen. 

Horren harira, 2018an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi ondarrutar gazte transexualaren bizitza jasotzen duen dokumentala eskainiko dute, eta ondoren, bere gurasoekin solasaldia egingo da. Adunako Udalak, Naizen elkartearekin (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) batera antolatu du ekimen hau. 

2020. urtean estreinatu zen  dokumentala, gazteleraz dago eta 21 minutuko iraupena du. 16 urtetik gorako herritarrentzat dago gomendatua. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!