'Ezberdin bezain eder' ipuin musikatua, ostiralean

Aiurri 2021ko mai. 25a, 17:49

'Ezberdin bezain eder' ipuin musikatua izango da ostiralean arratsaldeko 17:30etan, Adunako elizan.

Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak eskainiko dute ikuskizuna. 3 urtetik 10 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta ordubeteko iraupena izango du. Musikaz lagunduta, hainbat ipuin labur plazaratuko ditu eta pertsonen arteko aniztasuna izango du hizpide ikuskizunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!