Adunako parke berriaren irekiera

Aiurri 2021ko eka. 9a, 17:55

Adunako herrian azpiegitura berri bat martxan jartzera doaz.  Ekainak 10, osteguna, arratsaldeko 17:00etan zabalduko dute.

Ostegun honetan egingo zaio Adunako parke berriari irekiera eta gerturatzen diren herritarrei, parkeko elementuak eta hauen funtzionamendua erakutsiko zaie. Parkean honako elementu hauek aurki daitezke: 

  • Ur jokoak (freskatzeko gunea)
  • Atsedenleku moduko mahaiak (bazkaldu, afaldu, hamaiketakoa...)
  • Nagusientzako ariketa osasungarriak egiteko gailuak
  • Iturria
  • Komun publiko berria (automatikoki garbitzen dena)
  • Bertako zuhaitz eta zuhaixken eremuak (espezieak ezagutzeko...)
  • Belazea (eguzkiak gozatzeko, irakurtzen egoteko...)

Hasiera batean, ur jokoen funtzionamendua 11:00etatik 20:00etara bitarte izango da egunero, eta pultsadore bitartez funtzionatuko du. 

Ostegunean bertan eta aurrerantzean parkea erabiltzen den bakoitzean, Covid-19aren inguruan, Osasun Sailak gomendatutako neurriak betetzea eskatzen zaie erabiltzaileei (distantziak, jende pilaketak...). "Herritar guztiei eskatzen diegu, parkearen erabilera zuzena egin dezaten, eta umeei, balioan jarri diezaioten bertan dauden elementuen balioa, batzuk oso delikatuak baitira (zuhaixkak...)"  jakinarazi dute udaletik. 

Parkearen kostua, 300.000 euro ingurukoa izan da eta bi diru-laguntza jaso dira EJ-ko Ekonomia garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailetik: Erein publikoak: 146.000 euro eta Garapen jasangarrirako ekintzetan aldiz, 80.000 euro. 

Gozatu eta zaindu gure txokoak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!