Liburutegia normaltasun bidean

Adunako liburutegiaren zerbitzuak berrezartzen ari dira osasun egoera berrira egokitze aldera. 

Aurrerantzean liburutegian jarraitu beharreko irizpideak hurrengoak izango dira: 

Sartu eta ateratzerakoan eskuak gelarekin igurtzi.
- Musukoaren erabilera derrigorrezkoa.
- Liburu nahiz ipuinak apaletatik hartu ahal izango dira.
- LH3 mailatik beherakoek guraso edo arduradun batekin 
sartu beharko dute.
- Txiki txokoan une berean, gehienez 2 ume beren 
arduradunekin egon daitezke.
- Irakurketa mahai bakoitzean gehienez 4 lagun egon daitezke

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!