Abuztuaren 13etik 15era ekitaldi-sorta iragarri du Adunako Udalak. Eta horren aurretik, abuztuaren 6an, kale ikuskizuna antolatu dute. Gorabeheraz jositako aroa bizi dugu, baina ahal den heinean gizarte bizitzari eutsi nahi diote Aduna. Eta bizilagunen gogoko ekitaldiak antolatu dituzte egun seinalatuetarako. Nahia hori baita, herri modura aurrera egitea.
Abuztuaren 6rako kale ikuskizuna antolatu dute. 19:30ean hasiko da, herriko plazan. Zirkoarekin lotura du, "Mikra" izenekoa. Generoaren eta rolaren arteko erlazioa abiapuntutzat hartuta. Nagusiki, akrobazia erabiliko dute.
Adunako Nahiak, abuztuaren 13tik 15era
2019ra bitarte Andramariak ziren. Gaurkoz ezinezkoa da jaia hitza eta esanahia aurrera eramatea, osasun alarma egoerak hori bera egitea galerazten duelako. Horren ordez, udalerrian tradizio handiko hitzorduak goi mailako kultur ekitaldiekin uztartuko dituzte. Abuztuaren 13an, esaterako, Gazteako esatari eta telebistako aurpegi ezagun den An-tton Telleria hurbilduko da herriko plazara "Nekatutak" monologoa eskaintzera.
Abuztuaren 14an Alurr dantza taldeak "Gattiu" dantza ikuskizuna eskainiko du. Frontoian izango da, 19:30ean hasita. Afalostean, gaueko 22:30ean hasita, goi mailako bertso emanaldia iragarri dute. Kantari ariko dira Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.
Abuztuak 6, ostirala
19:30 “Mikra” zirko ikuskizuna. Herriko plazan.
Abuztuak 13, ostirala
22:30 “Nekatutak” Antton Telleriaren bakarrizketa. Herriko plazan.
Abuztuak 14, larunbata
19:30 Gattiu Alurr Taldea. Frontoian.
22:30 Bertsolariak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Gai jartzailea: I. Artola "felix". Futbol aretoan.
Abuztuak 15, igandea
09:00 Diana
11:00 Meza nagusia
12:00 Axeri-dantza
18:00 Esku pilota partidua Frontoian: Urbieta II- Urruzola vs E. Labaka- Aizpuru
22:30 AMAK laukotea Futbol aretoan.
Abuztuaren 15ean axerien saioa ikusteko aukera izango da herriko plazan, 12:00tan hasita. Eta ekitaldi-sortari amaiera emateko Amak taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du. 22:30ean hasiko da kontzertua, futbol aretoan.